Ekonomia -
Ustelkeria
Xabier Agirre: "Auzipetua bada, De Miguelek dimititu beharko luke"
Arabako ahaldun nagusiak esan du ez duela kasuaren xehetasunik eta errugabetasun-presuntzioa errespetatzearen alde egin du. Dena den, Justiziari laguntzeko prest agertu du dena argitzeko bidean.
Erredakzioa
Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak uste du Alfredo de Miguel (EAJ) diputatuak dimisioa aurkeztu beharko lukeela, ustezko eroskeria leporatuta auzipetzen badute. Arabako Toki-administrazioko diputatua goizean atxilotu dute.
Gasteizen egindako agerraldian, Agirrek esan du De Migulen emaztea ere atzeman omen dutela.
Arabako ahaldun nagusiak 09:00etan izan du polizia-operazioaren berri, baina oraingoz ez diotela kasuaren inguruko xehetasunik eman nabarmendu du.
Nolanahi ere, Justiziari "behar duen guztian" laguntzeko prestutasuna agertu du, gertatutako guztia argitzeko asmoz. Dena den, atxilotuaren errugabetasun-presuntzioa errespetatu behar dela ekarri du gogora, "gutxienez berarekin hitz egiten dugun artean".
Balizko ustelkeria kasuan De Miguelek erantzukizunen bat baduela frogatzen bada, Legea zorroztasunez aplikatzea babestuko du Arabako Diputazioak eta erantzukizunak ordaintzea eskatuko du.
Ildo horretan, Justiziak Diputazioko ateak irekita dituela esan du eta De Miguel auzipetzen badute, honek dimisioa aurkeztuko beharko lukeela esan du Agirrek.