Itxi

Ekonomia

Beheranzko joera

Ibex 35ek % 3,32 egin du behera

Erredakzioa

Bankuen eta Telefonicaren atzerakada nagusi den egunean, inbertitzaileek atzoko saio historikoak utzitako irabaziak bildu dituzte.

Espainiako Burtsak % 3,32 (urteko laugarren beherakada handiena) egin du behera, atzoko saio historikoak utzitako irabazien ostean.

Ibex 35ek 343,30 puntu (% 3,32) galdu ditu eta 10.000 puntutik (10.008,60 puntu) gora jarri da. Urteko galerak % 16,18raino heldu dira.

Bankuen eta Telefonikaren atzerakada nagusia izan da; inbertitzaileekatzoko saio historikoak utzitako irabaziak bildu dituzte gaur.

Ildo horretan, balio handi guztiek egin dute behera: Telefonica (% -3,69), Santander (% -3,33), BBVA (% -3,06), Iberdrola (% -2,74) eta Repsol (% -1,38).