Ekonomia -

Ekonomia Iraunkorraren Legea

'Sinde' legearen bozketa gauera arte atzeratu dute

Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak bultzatutako neurriak Internet asaldatu du azken egunotan, izan ere, webguneak modu azkar batean ixteko aukera emango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuak gaur bozkatuko du ''Sinde Legea'', webguneak modu azkar batean ixteko balioko duen legea. Legeak aurrera egingo duela uste zuen Gobernuak, PSOE eta CIUren aldeko botoei esker, baina, azken orduan Kataluniako alderdiak kontra bozkatuko duela iragarri du. Azkenik, bozketa atzeratzea erabaki dute, Legea aurrera atera ahal izateko.&' || 'nbsp;Zehazki, osoko bileraren bukaerara atzeratu dute ‘Sinde Legea’ren onarpenaren bozketa. Izan ere mila zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkiote taldeek lege proiektu honi, eta ‘Sinde Lege’ hau berau da eztabaida gehien sortu duena. PSOE salbu, talde guztiek ezezko botoa eman diezaiokete, eta legea bera bakarrik bozkatua izan daiteke. Kongresuak legea onartzen baldin badu, Gobernuak aldez aurreko epaiketarik gabe itxi edo mugatu ahal izangozituen Interneteko webguneak.&' || 'nbsp;

eraso

''Sinde Legea''

Webguneak modu azkar batean ixteko aukera ahalbidetzen duen legea Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak bultzatu du. Gaur egun epaile baten aginduz bakarrik itxi daitezke webguneak, eta lege berria onartuko balitz, Jabetza Intelektualaren Batzorde bat osatuko da eta Auzitegi Nazionalarekin elkarlanean arituko da webguneak ixteko. Ekonomia Iraunkorraren Legea edo ''Sinde Legea'' bezala ezagutzen duguna martxan jartzen denean, beraz, talde txiki baten esku egongo da Interneteko edukien kontrola.

Copyrighta duten edukietara daramaten link edo estekak dituzten orriak itxiko dituzte: seriesyonkis, rojadirecta, cinetube, etab.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea