Teknologia -
'Sinde' legeari buruz
Alejandro Sanz: 'Zein koldarrak diren Espainiko politikoak'
Abeslaria kexatu egin da bere Twitterrean Kongresuak deskargen aurkako legea errefusatu dezakeelako.
Erredakzioa
Alejandro Sanzek ''Sinde'' legearen behin betiko bozketa egiteari ez dio itxaron. Lege hori Kongresuak bertan behera utzi dezakeela jakin ostean, Twitterren honako hau idatzi du: "Zein koldarrak diren Espainiako politikoak; jabetza intelektualeko ''Sinde'' legea ez dute bozkatuko"
Abeslariak arratsaldeko azken orduan Diputatuen Kongresuan egingo den bozketa jarraituko du. Oraintxe bertan, PSOE ''Sinde'' legea onesteko laguntza bilatzen ari da, aldiz, EAJ, PP eta ERC-EB-ICV legearen aurka daude. Gobernuak aurrera eraman dezake CIUren botoekin, baina alderdi horretako kide batzuk legearen kontrako botoa emango duela jakinarazi du. Hori guztiagatik, Alejandro Sanzek galdutzat ematen du.
Alejandro Sanzek bere Twiterrean utzi duen iruzkinak erantzunak izan ditu jada; gehienak kontran, besteak beste, Corazón partío abestiaren zati batekin jolasten duen hau: "Nork ordainduko dizkit nire hamar etxeak?, nork jaitsiko ditu Aresetik nire abestiak?...".