Gizartea -

Ezbehar arinak

Larrialdietarako zerbitzuak, buru-belarri denboraleagatik

Bizkaiko Su Itzaltzeetarako Zerbitzuak bost sute itzali eta 54 irteera baino gehiago egin ditu. Nafarroan, 250 ezbehar baino gehiago izan ditu Larrialdietarako Agentziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietarako zerbitzuek irteera ugari egin dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan eta EAEn, denboraleak eragin dituen arazoak direla eta.

Horrela, Artxanda-Enekurin, Muskizen, Gamiz-Fikan, Erletxen (Galdakao) eta Karratza Haranan izan diren 5 baso-sute iraungi ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Itzaltzeetarako Zerbitzuak, 51,2 hektareako lurraldeari kalte eginez.

Oraindik ez da ezagutzen suteak zergatik piztu diren, baina, antza, zuhaitzak eta elektrizitate kableen arteko kontaktua izan da suteen eragilea. Itzalketa lanak igandeko 5:15ak inguru bukatu dituzte.

Gainera, azken orduetan beste 54 irteera egin dituzte: estalkiak segurtatu, zuhaitzen erorketak eta antenak eta tximiniak finkatu, besteak beste.

250 gertakari baino gehiago Nafarroan

Nafarroako Larrialdietarako Agentziak (ANE), bestalde, 250 gertakari baino gehiagoren berri eman du. Hala ere, kalte materialak dira guztiak, kotxeen eta hiriko altzarien gaineko zuhaitzen erorketaren ondorioz.

Horrekin batera, zenbait trafiko gertakari arinak izan dira, haizeen ondorioz errepideetan eroritako elementuengatik. A-15 Leitzaraneko Autobian, Mugiron, Iruñerako norabidean gurdibide bat moztuta egon da atzo arratsaldean, errepidetik zuhaitzak kentzen zituzten bitartean.

Ibilgailu astunen gaineko errepidetik ibiltzeko debekua bertan behera utzi du jada Trafikoko Zuzendaritzak. 7,5 tona baino gehiagoko ibiligailuak normaltasunez ibili dezakete Nafarroako eta EAEko errepideetatik.

Bizkaiko Foru Aldundiak 89 suhiltzaile, Nekazaritza Saileko 78 laguneko taldea, eta Obra Publikoen lau UTEko langileak mobilizatu ditu. Suhiltzaileen Parkeak % 40ean indartu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea