Albisteak -

Iragarpena

Azken boladako udarik beroena hasiko da datorren astelehenean

Uda honeta zehar "bero boladak" jazango ditugu, eta euri gutxi izango da. Tenperaturak gora egingo du datorren astean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteetan izandako udarik beroena hasiko da Estatuan datorren astelehenean. Izan ere, bat edo bi gradu gehiagoko batez bestea izango dugu, Aemet agentziak aurreikusitakoaren arabera. Horrez gain, uda honetan zehar "bero boladak" jazango ditugu.

Datozen egunetan, tenperaturek gora egingo dute, Estatu mailan. Ondorioz, datorren asteko erdialdean 35 bat gradu izango ditugu.

Orain bukatu dena, azken hamarkadako udaberririk hotzenetarikoa izan da.

Mundu mailan, eta tenperaturari erreparatuz, apirila hilabeterik beroena izan da 1880 urtetik, bataz besteko tenperatura 14,5 gradu izanez. Erregistratutako maximo historikoak baino 1,37 gradu gehiago izan ziren hilabete horretan.

Espainiari dagokionez, aurtengo udaberria XXI mendeko bigarren udaberririk freskoena izan da - soilik 2004koa baino beroagoa - eta XX mendeko beroenetakoa, Aemeten arabera.

Aurten ere normalean baino eurite gehiago izan dira: ekainaren 15ean metro karratuko bataz beste 701 litro ur izan ziren, normalean izaten dena baino % 29 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea