Gizartea -
Zirkulazioa
Istripu batek auto-ilara luzeak sortu ditu A-8an, Bilbon
Bi kamioik eta turismo batek talka egin dute, baina ez da zauriturik izan. Juan Garaiko sarrera itxi egin behar izan dute eta autopistako errei bakarra izan da irekita Kantabriako norantzan.
Erredakzioa
Bi kamioik eta turismo batek talka egin dute A-8an, Bilboko Juan Garai sarrera parean Kantabriako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Zorionez, ez da zauriturik izan, baina ezbeharrak Juan Garaiko eta Mirafloreseko sarrera ixtera behartu du Ertzaintza.
Istripua lau erreik bat egiten duten puntu batean gertatu da eta larrialdi zerbitzua errepidea garbitzeko lanean ibili da, beraz, errei bakarra egon da irekita Kantabriako norantzan. Gainera, noizean behin errei bakar hori ere itxi egin behar izan dute garabiak lan egin dezan. Auto-ilarak Malmasingo tuneletaraino iritsi dira.
Bestalde, A-8 autopistan bertan, Abanton Bilboko norantzan, bi autok istripua izan dute eta errepidetik kendu badituzte ere, auto-ilara luzeak izan dira han.
A-8tik mugitu ere egin gabe, Zumaian kasu honetan, beste auto-istripu anitz bat izan da eta errei bat bakarrik egon da irekita Bizkaiko hiriburura bidean.