Gizartea -
Nafarroa
Lau pertsona zauritu dira, bat larri, Lerinen izandako istripu batean
Zauritutako batzuk autoetan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaleek erreskatatu behar izan dituzte. Polizia istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
Erredakzioa
Lau pertsonak larritasun maila ezberdineko zauriak egin dituzte, horietariko batek larriak, Lerin udalerrian bi autok elkar jota.
Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, istripua 19:00etan izan da Lizarra eta Andosilla lotzen dituen NA-122 errepidearen 23 kilometroan, Lerinen.
Antza denez, ibilgailu batean bi pertsona zihoazen eta bestean hiru. Istripua gertatu ondoren Alloko osasun taldea, lau anbulantzia eta Lodosa eta Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira.
Suhiltzaileek autoetan harrapatuta geratu diren bidaiariak askatu dituzte. Bitartean, Foru Poliziak larrialdi zerbitzuen lanak erraztu dituzte, trafikoa bideratuta, eta istripua argitzeko ikerketa hasi du.