Gizartea -
Itxiera ekitaldia
Bilboko 'harrotasuna' nabarmendu du Azkunak Shanghaiko Erakusketan
2010eko Shangaiko Erakusketa Unibertsalaren ateak sei hilabetez zabalik egon dira eta 70 milioi bisitatik gora hartu ditu. 1.200.000 lagun baimo gehiago hurreratu ditu Bilboko erakustokira.
Erredakzioa
2010eko Shangaiko Erakusketa Unibertsalean jarritako Bilboko erakustokiak "harrotasunez bultzatutako erronka handia" izan da, azpimarratu Iñaki Azkunak Bilboko alkateak igande honetako itxiera-ekitaldian.
Bilboko azken 15 urteotako eraldaketa hizpide izan du Azkunak, eta hainbat proiektu jarri ditu adibide gisa; Guggenheim Museoa, Metro Bilbao, itsasadarraren garbiketa eta inauguratu berri dute Alondegia.
Alkatearen hitzetan, hiria hobetzeko "ezinbestekoa" da zerbitzuak eskaintzeko borondateari eta informazioaren gardentasunari eustea.
2010eko Shangaiko Erakusketa Unibertsalaren ateak sei hilabetez zabalik egon dira eta 70 milioi bisitatik gora hartu ditu. 1.200.000 lagun baino gehiago hurreratu ditu Bilboko erakustokira.