Mundua -
Hiri-indarberritze
Bilboko gunea zabaldu dute Shanghaiko erakusketan
Munduko beste 113 hiriren artean aukeratu dute Bilbo, hiri-garapen iraunkorraren eredu bezala.
Erredakzioa
&' || 'nbsp;Shangaiko Erakusketa Unibertsala
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Bizkaiko hiriburuak 2010eko Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean duen gunea inauguratu du. Hiri-garapen iraunkorraren eredu bezala aukeratu dute Bilbo.
Inaugurazio ekitaldia 10:00 izan da eta Jose Bono Diputatuen Kongresuaren presidentea eta Alberto Ruiz Gallardon izan dira bertan, besteak beste.
Ohorezko aurreskuaren ondoren Azkunak ongi etorria eman du eta ondoren bisita instituzionala egin dute Bilboko erakusketa gunean. Azkunak stand-aren gauza garrantzitsuenak azaldu ditu.
Munduko beste 113 hiriren artean aukeratu dute Bilbo, hiri-garapen iraunkorraren eredu bezala.
Erakusketa unibertsal handiena
Shangaiko Erakusketa Unibertsalak inoiz ezagutu den erakusketa unibertsal handiena da, tamainari eta parte-hartzaile kopuruari begira.
Datozen sei hilabeteetan 70 milioi bisitari inguru izango ditu Shanghaiko erakusketak (5,8 kilometro karratukoa); eta 239 herritako 189 pabilioi bisitatzeko aukera izango dute.