Itxi

Gizartea

'Txutxumutxuak'

Blog 'arrosa' eitb.com-en

Erredakzioa

Karmelo Rosanak pertsonaia ezagunak hurbilduko dizkigu, haien inguruko albisteak komentatuz, eta Bea Severrek ospetsuei egindako elkarrizketen nondik norakoak azalduko dizkigu.

eitb.com-ek albiste arrosei buelta emango die, Tutxumutxuak blog berrian. Karmelo Rosanak pertsonaia ezagunen kontuen ikuspegi berezia eskainiko digu, eta Bea Severrek Pertsonaiak atalerako egindako elkarrizketen B aldea emango du ezagutzera.

EITBren webgunean pertsonaia ezagunen inguruko albisteek arrakasta handia zutela ikusita sortu zen bloga egiteko ideia. Horrez gainera, elkarrizketatik kanpo pertsonaia horiek zelakoak diren ezagutu nahi dutenen jakin-mina asetzeko asmoa ere badu.