Gizartea
Bizkaian
Bermeon desagertutako gizonaren gorpua aurkitu dute
Erredakzioa
Gorpua Sukarrieta eta Muruetako ontziolen artean aurkitu dute. Bermeoko portuan desagertutako 42 urteko gizonezkoaren gorpua dela baieztatu du Ertzaintzak.
12:00ak aldera, Bermeoko kai-muturrean zegoen gizon bat uretan sartu da, arropak kendu ostean. Morrua itxita zegoen denboralearen ondorioz.
17:00ak aldera gorpua flotatzen topatu dute Abiñako hondartzaren eta Muruetako ontziolen artean dagoen estuarioan. Gizonezkoaren gorpua Ertzaintzako helikoptero batek erreskatatu eta Abiñako hondartzara eraman du.
Sukarrietako uretan aurkitutako gorpua Bermeon desagertutako gizonarena dela baieztatu du Ertzaintzak.

