eguraldia
Aldaketa Klimatikoa
2009. urtea, urterik beroenetan bigarrena, 1880az geroztik
Erredakzioa
2008. urtea, hala ere, urterik hotzena izan da 2000tik hona. Azken 30 urteotan batez-besteko tenperaturak 0,2 gradu egin du gora hamarkada bakoitzean, baina 1880tik soilik igo da 1,5 gradu, guztira.
Aurtengo negua gorri zamar azaltzen ari da ipar hemisferioan eta Europan, bereziki. Hego hemisferioan, 2009 urtea beroena izan da, neurtzeko teknologia zegoenetik.
Baina NASAko zientzilariek egindako txosten batek dioenez, iazkoa 1880.etik hona izan den urterik beroenetan bigarrena izan da.
''La Niña"ren eraginez 2008a 2000. urtetik hona hotzena izan bada ere, iaz markatik gertu ibili zen batez-besteko tenperatura, Espazio Ikerketen Goddard Institutuaren ikerketa batzuetan ondorioztatu denez, New Yorken.
2000tik 2009ra bitarteko epe hori inoiz ezagutu den eperik beroena izan da. 1880an, gaur egungo teknologia erabiltzen hasi zenean, beroketarako joera ikusi zuten, nahiz eta 1940 eta 1970 hamarkaden artean nolabaiteko oreka lortu.
Baina azken hiru hamarkadetan, aipatutako Institutuak hartutako neurketa-erregistroetan ondorioztatu denez, hamarkada bakoitzean 0,2 gradu berotzen da mundua. Guztira, 1,5 gradu igo da 1880tik hona.