Itxi

telebista

EITBko Bilboko egoitzan

Harria, arraina, ibaia: Itamatatiua dokumentalaren aurreestrenaldia

A.H.

EITB

Dokuforoa ekimenaren barruan, EITBk dokumentalaren proiekzioa eskainiko du astearte honetan. Bertan, besteak beste, Iban Ayesta zinegilea egongo da.

EITBk Harria, arraina, ibaia: Itamatatiua dokumentala aurrestreinatuko du astearte honetan. Iban Ayesta zuzendariaren lan pertsonala da Itamatatiua komunitate brasildarrean hiru urtez bizi izanaren emaitza. Dokumentalaren proiekzioa EITBko Bilboko egoitzako Multibox aretoan izango da arratsaldeko 17:30etatik aurrera eta dokumentalaren eduki zein ezaugarriak ikuspuntu ezberdinetatik aztertuko dituzten gonbidatu bereziak izango dira bertan. Horien artean, Iban Ayesta zuzendaria, Sonora Estudioko Paco Ruiz eta Miren Juaristi, Maria Luz Esteban EHUko Antropología Sailetik eta grabaketan parte hartu zuen Ana Maria Pereira geografoa egongo dira.


Iban Ayesta oso modu pertsonalean inplikatzen da haurtzaroaren galera eta desagerpena sakontasunean aztertzen duen dokumental honetan. Izan ere, Harria, arraina, ibaia: Itamatatiua lanean, behaketak eta fikzio berrasmatuak bat egiten dute Ariana neskatilaren istorioa kontatzeko. Emanaldi honetan, Eloisak, Ariana etxean hartu duen amaordeak eta Iban Ayesta zinegile berak ere parte hartzen dute. Brasilgo Itamatatiua komunitatean girotuta dago istorioa aspaldiko quilombo esklaboen ondorengoak bizi diren komunitatea.


Iban Ayestak lau urtez ikasi zuen Antropologia Renoko Unibertsitatean, Nevadan. Antropologo brasildarrekin kontaktuan jarri zen eta haiek, Brasileko ipar ekialdeko komunitate honetako quilombo esklaboen inguruko ikerketa bat egitera bultzatu zuten. Astearte honetako aurreestrenaldian, EITBra hurbilduko diren ikusle guztiek, dokumentalaren proiekzioa ez ezik, grabaketan parte hartu duten pertsonekin burutuko den eztabaidan parte hartzeko aukera izango dute.

Aurreestreinaldi hau, EITBk joan zen&' || 'nbsp; urteko otsailean abiatu zuen “Dokuforoa” ekimenaren barnean kokatzen da, genero dokumentala hedatzeko eta errealizadoreak industriarekin harremanetan jartzeko asmoz antolatutako ekimena. Kalitate handiko dokumentalen proiekzioek osatzen dute, horietako asko dokumental sarituak dira, eta bi astetan behin EITBko Bilboko egoitzan ikusgai dira. Dokumentalen ondoren, ikusleek lanen errealizadore eta protagonistekin dokumentalak komentatzeko aukera dute eta sarrera askea da. Interesatuek, dokuforoa@eitb.com helbidera beren datu pertsonalak bidali baino ez dituzte egin behar parte hartzeko.


Harria,arraina,ibaia: Itamatatiua Dokumentalaren bigarren aurrestrenaldia, Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Aretoan izango da urtarrilak 27an eta behin betiko estreinaldia ordea, Donostiako Antzoki Zaharrean izango da ostiralean, urtarrilak 29an. ETB dokumentalaren ekoizleetako bat da eta, aurrerago, euskarazko bertsioa emitituko du.