Literatura
Komiki Azoka
Astiberri euskal argitaletxearen hainbat lan, Anguleman
Erredakzioa
Eleberri grafikoko erakusketa garrantzitsuena da mundu mailan eta igandera arte ospatuko dute Frantziako Angulema udalerrian.
BD Angoulême 2010 azokak bere ateak irekiko ditu gaur Anguleman. Enrique Boneten eta Jose Luis Munueraren El juego de la luna (Astiberri euskal argitaletxearen eskutik ikusi zuen argia), sari nagusietako bat eskuratzeko izendatuta dago. Frederik Peetersen Paquidermo ere aukeratu dute. Iragan abenduaren 4an ikusi zuen argia lan horrek eta Astiberrik hurrengo hilabeteetan argitaratuko dituen beste bi lan ere aukeratu dituzte:&' || 'nbsp;Denis Roberten, Laurent Astier eta Yan Lindringeren El negocio de los negocios eta Li Kunwu eta Pierrre Otiêren Una vida en China.
Igandean itxiko ditu ateak Angulemako azokak eta, besteak beste, ''24 hours of the comic book'' deritzon "maratoi grafikoa" izango da:&' || 'nbsp;Egileek komiki bateko 24 orrialde egin behar dituzte, azala eta kontrazala kontuan hartuta. Dena 24 ordutan.
1974an egin zuten lehen edizioa eta Angulemako komiki azoka eleberri grafikoaren erreferentzia da mundu mailan.