Itxi

Zinema

Asteko estreinaldiak

Benicio del Toro basapizti bihurtuta, 'El Hombre Lobo' film berrian

Erredakzioa

Tom Ford moda diseinatzaileak 'Un hombre soltero' zuzendu du, eta Jessica Albaren 'Las historias de San Valentin' filmarekin ibiliko da lehian. Miguel Albadalejo 'Nacidas para sufrir' lanarekin dator.

Denboraldiko estreinaldi garrantzitsuenetako bat dugu El Hombre Lobo, Benicio del Toro aktorea gizotso bihurtuta dakarkigun filma. Takila ''harrapatzeko'' helburuarekin datorkigu Puerto Ricokoa, beldurrezko zinearen klasiko batekin. Joe Johnston (Jumanji, Parque Jurasico III), estatubatuarrak zuzendu du lana, eta Anthony Hopkins eta Emily Blunt aktoreak ere izan ditu thiller honetan. Lawrence Talbot etxera itzuliko da bere anaiaren desagertzea ikertzeko. Orain herrian gertatzen ari diren gertakari arraroei aurre egin beharko die, eta denak izututa dituen izakia harrapatu. Bidean, bere burua sakonago ezagutuko du, eta berak ere izaera primitiboa duela aurkitu ere.

Beldurrezko eta naturaz gaindiko izakien aurrean, komediak ere lekua izango du gure zinema-aretoetan. Otsailaren 14arekin bat eginez,&' || 'nbsp; Historias de San Valentín&' || 'nbsp; estreinatuko da. Garry Marshall (Pretty woman) zinemagile beteranoak zuzendu du lana, eta bertan emakume ezagun ugari aurkituko ditugu, tartean Julia Roberts, Anne Hathaway, Jessica Alba, Jessica Biel eta Jennifer Garner. Los Angeles hiria eta amodio nahasteak dira lan honetan nagusi.

Miguel Albaladejo (Manolito Gafotas, Cachorro) espainiar zinemagileak ere ohitura-komediaren alde egin du&' || 'nbsp; Nacidas para sufrir&' || 'nbsp; bere azken filmean. Adriana Ozores, Marta Fernandez Muro, Petra Martinez eta Malena Alterio aktore ezagunen eskutik emakume talde baten historia kontatuko digu. ''''Bizitza osoa etxeko nagusiak zaintzen egon ondoren, orain zahar-etxe batean bukatu beharra ere...''''. Hori pentsatuko du ziurrenik Florak (Petra Martínez). 72 urte ditu eta ilobaren zahar-etxean sartuko ote duten beldur da.

Asteko drama proposamena&' || 'nbsp; Un hombre soltero&' || 'nbsp; lanaren eskutik datorkigu. Tom Ford AEBetako moda diseintzaile ezagunenetako bat zine zuzendari sartu zaigu, eta Christopher Isherwood egilearen izen bereko eleberrian oinarritutako lana zuzendu du. 60.hamarkadako Los Angeles hirira egingo dugu bidaia bere filmarekin. George Falconer (Colin Firth) literatur irakasle bakarti bat da, eta zulo beltz baten murgilduta dago Jim (Matthew Goode) bere bikotekidea hil denetik. Charley (Julianne Moore) lagunak indarra emango dio bere buruaz beste egitea pentsatzen duen une horietan guztietan.