Itxi

Zinema

Zinema

Scorsese eta Bob Dylan, zinema aretoetan

Erredakzioa

'Shutter Island', 'Arthur y la venganza de Maltazard' eta 'I'm not there' zinema-aretoetara heldu dira. Kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.

Martin Scorsesek Leonardo DiCaprio zuzendu du Shutter Island filman. Horrekin batera, Arthur y la venganza de Maltazard umeentzako animazioa eta I''m not there, Bob Dylan mitikoari egindako omenaldia, dira zinema-aretoetako nobedadeak aste honetan.

Esan bezala, Martin Scorsesek zuzentzen du Shutter Island, Dennis Lehaneren eleberrian oinarritutako filma. Misterioz eta azpi-jokoz beteriko lana da eta irla batean dago kokatua, burua galdu duten gaizkileentzako egina.&' || 'nbsp;

Teddy Daniel polizia federalak (Leonardo DiCaprio) eta Chuck Aule (Mark Ruffalo)&' || 'nbsp;bere lankidea Shutter Islanden jazo diren gertaera ulergaitzak ikertzen ditu. Hainbat pertsona hil dituen emakume bat desagertu egin da, Ashecliffe ospitalean.

Sei aktorek Dylanen ikuspegi ezberdinak eskaintzen dituzte I''m not there:&' || 'nbsp;poeta, izar, kristau edota rock &' || 'amp;&' || 'nbsp;rollaren jainko bezala. Arthur (Ben Wishaw) poeta da eta elkarrizketetan Dylanek 1965ean botatako adierazpenekin erantzuten du. Woody (Marcus Carl Franklin) trobalaria dela uste du eta 11 urteko imitatzailea da. Jackek (Christian Bale) Bob Dylanen papera egiten du 60eko hamarkadako folk jaialdi batean eta Robbie (Heath Ledger)&' || 'nbsp;New Yorkeko aktore bat da. Clairekin (Charlotte Gainsbourg) erlazio korapilatsu bat du. Judek (Cate Blanchett) existentzia-krisialdia du, John Artzaina agertzen denera arte.

Arthur y la venganza de Maltazard filma Luc Bessonen eskutik heldu da, ''Minimoys'' delakoen bigarren alea. Arthur (Freddie Hoghmore)&' || 'nbsp;pertsonai horien unibertsora bueltatzen da, Selenia printzesa maitea arriskuan dagoela uste baitu. Arthur Maltazard gaizkilearen tranpan erori da eta argiaren bidea erabiliko du gizakien mundura heltzeko. Gaztearen amona (Mia Farrow)&' || 'nbsp;ikusi zuenetik txundituta dago mundu horrekin:&' || 'nbsp;bere familiarentzat amodio handiarekin sukaldean aritzea gustatzen zaio eta sudurrik gabeko intsektu horrek ez daki ezer horri buruz.

Amores Locos drama erromantikoa Beda Docampo Feijook zuzentzen du eta Juliaren (Irene Visedo) istorioa da. Pradoko museoko zaintzailea da eta lan egiten duen aretoan margolan flamenko bat agertu dela uste du. Enrique gaixorik dagoela uste du eta pasioaren eta arrazoiaren arteko borroka hasten da.

Joe Wrightek zuzentzen du El Solista. Steve Lopez (Robert Downey Jr)&' || 'nbsp;zutabegilearen istorioa da. Bere egunkaria krisialdian murgilduta dago eta beste kazetari batekin zuen erlazioa apurtu du:&' || 'nbsp;lanarekin ilusioa galdu du.