Musika
Argitalpena
Kepa Junkera, trikitixa eta pianoa 'Habana Sessions' lanean
Erredakzioa
Bizkaiko musikariak Rolando Lunarekin, Buenavista Social Clubeko piano jotzailea, lan egin du. Provença Sessionsekin hasi zuen Fandango egitasmoari amaiera emango dio horrela.
Kepa Junkerak lan berria argitaratu du: Bizkaiko musikariaren 11 abesti ezagun, baina trikitixa eta piano soilez interpretatuta. Habanan grabatu zuten 2009ko apirilean eta hortik hartu du izena, ''Habana Sessions''. Gainera, Rolando Luna Buenavista Social Clubeko piano jotzaileak parte hartu du.
Musikariaren diskoetxeak jakinarazi duenez, Fandango proiektuari amaiera emango diote horrela. Provença Sessions delako lanarekin hasi zuten.
Kepa Junkeraren melodiak Rolando Luna kubatarraren soiltasunez zipriztindu da eta bere lanik "pertsonal eta indarrez beterikoa" dela azaldu dute.