Artea
Premio
Hika Teatroren 'Aitarekin bidaian', 10. Donostia Antzerki Saria
Redacción
Martxoaren 27an izango da ikusgai Donostiako Victoria Eugenian eta Joseba Apaolaza eta Joxe Ramon Soroiz dira protagonistak.
Hika Teatroren Aitarekin bidaian antzezlanak Donostia Antzerki Sariaren 10. edizioaren irabazle suertatu da. Euskararen Udal Patronatuak eta Donostia Kulturak antolatzen dute eta Alzheimer gaixotasunean oinarrituriko antzerki lana martxoaren 27an eskainiko da Victoria Eugenian.
Talde irabazleak 10.000 euro eta Juan Luis Goenagaren margolan bat jasoko ditu. 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta gainerako 2.000 euroak jasotzeko, 2012. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki lan berri bat eskaini beharko du Donostian.
Sari emate ekitaldia Nazioarteko Antzerkiaren Egunean egin ohi da. Aurten martxoaren 27a, larunbata izanik, ohi baino beranduago hasiko da emanaldia, gaueko 21:00etan. Saria emango zaio Hika antzerki taldeari emanaldiaren hasieran eta ondoren antzerki lan saritua, Aitarekin Bidaian, ikusi ahal izango da -2009an Donostian euskaraz eskaini den antzerki lan onena- alegia.