Itxi

Artea

Trantsizio urtea

dFERIA 2010 egingo dute, baina euskal antzerkia landuko du bakarrik

Erredakzioa

Aurtengo Donostiako Antzerki Azoka bertan behera geratuko zela iragarri zuten urtarrilean, baina azkenean egin egingo dute. Edizio laburragoa izango da, eta 12 euskal ikuskizun izango ditu guztira.

Azkenean egingo dute 2010eko dFERIA, Donostiako Antzerkia eta Dantza Feria. Hori bai, edizio laburrago bat izango dugu aurten, eta euskal produkzioari erabat eskainia. Aurrekontua aurreko urteen erdia izango da, eta guztira 12 euskal ikuskizun programatuko dituzte.

Arrazoi ekonomikoak direla-eta, aurtengo Donostiako Antzerki Azoka bertan behera geratuko zela iragarri zuen urtarrilean Donostia Kulturak. Erabaki hori hartzera behartu zituen egoera ez da aldatu, baina edonola ere trantsizio edizio bat antolatzea erabaki dute. Bitartean, etorkizunean garatu beharreko ''''ildo estrategikoen inguruko hausnarketa'''' egitea erabaki dute Donostiako&' || 'nbsp;Udaleko Kultura arduradunek. Hori eman du jakitera kultura zinegotzi Denis Itxasok.

Euskal antzerki taldeen merkatua sustatzeko ''''konpromiso irtenbidea'''' da hartutakoa. Aurtengo dFeriak hiru egun izango ditu (joan den edizioetako bost jardunaldien aldean), eta guztira 12 antzerki eta dantza ikuskizun programatuko dituzte. Konpainiek %50 jaitsiko dute katxea eta azokaren aurrekontua ere aurreko urteen erdia izango da. Horrela, aurreko edizioetako 350.000 euroen aldean, dFERIA 2010 azokak 174.000 euroko aurrekontua izango du. Azokara gonbidatuko dituzten ehun programatzaileen gastuak ordaintzeko izango da zenbateko hau neurri handi batean.

Ekaineko azken asteburuan egin daiteke aurtengo Donostiako Antzerki Azoka, baina data zehatzak oraindik ez dituzte iragarri.