Zinema
Erantzunaren zain
Carla Bruniren baiezkoa lortuko du Woody Allenek?
Erredakzioa
Estatu Batuetako zinemagileak Parisen filmatuko du lan berria uda honetan. Frantziako lehen damak bertan parte har lezake, baina ''behin betiko konfirmazioaren zain'' daude oraindik.
Film berria prestatzen ari da Woody Allen. Estatu Batuetako zinemagileak Parisen filmatuko du lan berria uda honetan, baina oraindik baditu lotu beharreko xehetasun batzuk. Tartean, Carla Brunik filmean parte hartuko duen ala ez baieztatzea.
Allenek Mediapro kataluniako produkzio-etxearekin&' || 'nbsp;egingo duen hirugarren zinta izango da hau, eta ekoiztetxeak berak ohar batean adierazi duenez, Frantziako lehen damaren partehartzea ''''behin betiko konfirmazioaren zain'''' dago.
Owen Wilson aktorea bertan izango dela bai baieztatu dute, ordea. Viaje a Darjeeling, Noche en el museo edo Starsky y Hutch lanekin egin da ezagun Wilson.
Europako hirietan hainbat filmaketa
Uda honetan maitasunaren hirian filmatuko du Allenek. Baina, ez da lan egiteko aukeratu duen Europako lehen hiriburua. Uda ostean You Will Meet a Tall Dark Starnger komedia estreinatuko du zinemagileak. Londresen grabatu du eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Antonio Banderas, Josh Brolin, Gemma Jones, Lucy Punch, Naomi Watts eta Freida Pinto aktoreek.
Aurretik Bartzelonan ere izan zen zuzendaria,&' || 'nbsp;Javier Bardem eta Penelope Cruz espainiar aktoreekin batera. Vicky Cristina Barcelona izan zen Allen eta Mediaproren arteko lehen proiektua, eta 100 milioi dolar (73,6 milioi euro) lortu zituen lanak, Allenek&' || 'nbsp;Estatu&' || 'nbsp;Batuetan eta Espainian lortu duen takilarik handiena.