Politika
Terrorismoaren aurkako borroka
Rubalcaba: "Urtarrila eta otsaila oso onak izan dira ETAren aurka"
Erredakzioa
Barne ministroak gogorarazi du ETAko ustezko 29 kide atxilotu, 1.500 kilo dinamita baino gehiago atzeman eta zenbait base logistiko desegin dituztela.
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak adierazi du azken bi hilabeteak "oso onak" izan dira ETAren aurkako borrokan, ETAko ustezko 29 kide atxilotu, 1.500 kilo dinamita baino gehiago atzeman eta zenbait base logistiko desegin egin baitituzte.
Halaber, Espainiako, Frantziako, Euskadiko, Kataluniako eta Portugaleko Polizien artean "lankidetza handia" egon dela goratu du. "ETAk mezu bat jaso behar du, hots, hainbat urtetatik gure herrialdea astindu duen terrorismoarekin amaitzeko lanean gaudela guztiok", gaineratu du, Europar Batasuneko Barne ministroen bilera bat hasi baino lehen kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.
ETA ekinean dago oraindik
Nolanahi ere, Rubalcabak aitortu du azken atxiloketek gauza bat erakusten dutela: ETA ekinean dagoela oraindik. "Segurtasun Indarren jazarpena etengabea bada ere, egia da ETA han dagoela oraindik", esan du.
"Zorritzarrez, [atentatuak egiten] saiatzen ari dira. Baina dudarik gabe, azken bi hilabeteak oso onak izan dira", errepikatu du.
Sei zulo eta tailer bat
Atzo bertan, Segurtasun Indarrek ETAren sei ezkutaleku topatu zituzten Gorbeia mendian,&' || 'nbsp;Hernanin eta Arronnes herrian (Frantzia). Horrez gain, Bussyn (Frantzia) lehergaiak egiteko laborategi bat desegin zuten.
Aurten, dagoeneko ETAren 11 zulo aurkitudituzte.