Itxi

Gizartea

Gasteiz

Gizon bat zauritu da, haizearen ondorioz teila bat buruan erorita

Erredakzioa

Gizonezkoak (85 urtekoa) hausturak ditu burezurrean. Santiago Ospitalera eraman dute, eta orain egonkor dago.

Laurogeita bost urteko gizonezko batek haustura izan du burezurrean Gasteizen, haizearen ondorioz teila bat gainean erorita.

Gizona Herrandarren kaletik zihoan, teila teilatutik erori eta buruan erori zitzaionean.

Kolpeak hausturak egin zizkion burezurrean, eta ondorioz hemorragia handia izan zuen. Horrenbestez, Santiago Ospitaleko larrialdi zerbitzura eraman behar izan zuten.

Ondoren Neurokirurgia zerbitzuko gela batean sartu zuten, eta orain egonkor dago, Osakidetzak EFEri azaldu dionez.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta gorria ezarri zuen atzo bihar eta etzirako, 140 kilometro orduko haizeak egon litezkeelako, batik bat Araban.

Kontsultatu eguraldia eitb.com-en.