Itxi

kultura

Gaur

"Iberia", musika eta dantza Arriagan, Albeniz gogorarazteko

Erredakzioa

Rosa Torres-Pardo piano-jotzaileak eta Lola Greco dantzariak, Jose Luis Gomezen ahotsarekin, "Iberia" suitearen zazpi pieza interpretatuko dituzte. Musikagile katalanaren lanik garrantzitsuena da.

Bilboko Arriaga Antzokiak Iberia musika eta dantzako errezitaldia eskainiko du gaur. Rosa Torres-Pardo piano-jotzaileak eta Lola Greco dantzariak Iberia suitearen zazpi pieza interpretatuko dituzte. Hori Isaac Albeniz musikagile katalanaren lanik garrantzitsuena da; 1909an hil zen Albeniz, eta inpresionismoaren sortzaileetako bat izan zen. Bi artistek Jose Luis Gomezen ahotsaren eta Olga Garciaren argitazpenaren laguntza izango dute. Errezitaldia 20:00etan hasiko da.

Rosa Torres-Pardok eta Lola Grecok Ibericak pianorako dituen inpresio hurbilenekoak eta dantzarako egokienak hautatu dituzte, jendeak Isaac Albenizen lanik bikainena hobeto ezagutu ahal izateko.