Artea
"Museoen eguna"
Euskal Museoek bat egin dute Museoen Nazioarteko Egunarekin
Erredakzioa
Bilboko Arte Ederrak, Guggenheim eta Oteiza museoek ateak zabalik izango dituzte doako ikustaldi gidatuak eta egitarau berezien aurkezpenean.
Euskadiko museoek hainbat jarduera prestatu dituzte asteburu honetako Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakusketa zentro anitzek tematika desberdineko hamaika jarduera eskainiko dituzte herrialde osotik zehar.
Europa osoko museoak batuko dira gau berezi honen inguruan beren ateak gaueko ordutegian zabaltzeko. Honela, herritarrek, jardunaldi desberdineko bildumez gozatu ahalko dute. Ospakizun honen bitartez erakunde hauek jolas moduan eta jai giroan gizarteratzea ahalbidetzen da.
Oteiza museoa Museoen Nazioarteko Eguneko ekimenera batu da eta horretarako diziplina anitzeko egitaratu bat prestatu du. Bertan, hiru egunez museoko ateak zabalik egoteaz gain, doako ikustaldi gidatuak, plastikako tailerrak, eta Juan Carlos Mestrerekin egingo den poesia-saioa aurkeztuko dira. Guggenheim museoak After Dark egitasmoko saio "berezi" bat emango du eta Bilboko Arte Ederren museoak, sarrera dohainik utziko du bisitari guztientzat, egun osoan zehar bilduma iraunkorra ikusteko.
Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) ahalbidetu du Museoen Nazioarteko Eguneko saioa eta lanak gizarteari helarazteko, "Museoak gizarte-harmoniarako" lelopean aurkeztu du aurten ekimena.