Politika -
Epaiketa, Garzonen aurka
Oyarzabal: "Lotsagarria da Garzon Falangek salatuta epaitzea"
Iñaki Oyarzabalen iritzian, "deitoragarria" da Baltasar Garzon "Falange bezalako talde baten erruz epaitua izatea".
Erredakzioa
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiak adierazi duenez, "deitoragarria da" Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea "Falangeren salaketa baten erruz akusatuen eserlekura eramatea".
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, Garzonenganako "errespetua" agertu du eta "Espainiako demokraziaren alde ez-ohiko zerbitzua" eskaini duela nabarmendu du. Frankismo garaiko krimenak ikertzean delitua egin zezakeela eta, Falangek eta Manos Limpiasek auzitegietara jo zuten Garzonen aurka. Luciano Varela Auzitegi Goreneko epaileak salaketa horiek onartu ditu eta orain Garzon akusatuen eserlekuan eseri beharko da.
"Gertatzen ari dena tristea iruditzen zait. Garzoni errespetu handia diot, demokraziaren alde ez-ohiko zerbitzua eskaini du eta ez du inolako zentzurik Falange bezalako talde baten salaketaren ondotik epaitua izatea", azaldu du. Era berean, Justiziak erabaki hori hartu badu, Garzonek kasu honetan "izapideak ondo egin ez zituelako" izango dela esan du. Amaitzeko, Garzon epailearen "papera" aintzat hartzeko deia egin du.