Politika -
Asteak behar ditu "aztertzeko"
Martxelo Otamendiri ez diote baimena eman Boiseko jaialdira joateko
Berriako zuzendariak (eta Euskaldunon Egunkariaren zuzendari ohia) asteartean hasiko den jaialdian lan egin behar zuen, baina "soslai berezia" duela egotzita, eragotzi diote AEBetan sartzea.
Erredakzioa
Martxelo Otamendi Berriako zuzendari eta Euskaldunon Egunkariaren zuzendari ohiari Boisera (Idaho, Ameriketako Estatu Batuak) joateko baimena ukatu dio AEBek Madrilen duten enbaxadak, berria.info-k jakinarazi duenez.
Otamendik baimena eskatu zion aipatu enbaxadari, baina "soslai berezia" argudiatuta ez diote baimenik eman. Horrez gain, AEBetako erakundeak esan du horrelako kasuak aztertzeko asteak behar dituela.
Martxelo Otamendi 2000. urtean egon zen Boisen Euskaldunon Egunkaria-rako jaialdian lan egiten.