Itxi

Politika

ETAren agiria

Armak utzi eta 'amaiera duina' izan dezan eskatu dio Aralarrek ETAri

Erredakzioa

Patxi Zabaletak ETAri esan dio "behin betiko ekarpena" egin eta amaiera duina ziurta dezala.

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak atzoko ETAren agiriari erantzun dio gaur: "Bakea lortzeko beharrezkoa den behin betiko ekarpena" egin dezala eskatu dio, "horixe zor baitie Euskal Herriko herritarrei".

Zabaletaren esanetan, ekarpen hori, hau da, armak betirako uztea, ETAk amaiera "duina" izateko bide bakarra da.