Politika -
ETAren agiria
Rubalcaba: 'Hiltzeko asmoa dutenek edozer egin lezakete'
Larunbatean ETAko hiru kidek agiri bat irakurri zutela eta, bere helburua haien ekintzak "galaraztea" eta indarkeria utz dezaten lortzea dela esan du Barne ministroak.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroa ETAz mintzatu da, eta "hiltzeko asmoa eta borondatea daukaten hiltzaileak" dituztenek "edozer" egin lezaketela esan du. Hori dela eta, Segurtasun Indarrek "adi" jarraitzen dutela nabarmendu du.
"Nire ustez oso argi dago: ETAri eskatzen diodana indarkeria uztea eta armak entregatzea da, eta hori egiten duenean, hizpide hartuko dut", esan du ministroak, Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidentearekin batera egindako prentsaurreko batean, erakunde terroristak larunbatean irakurritako agiriaz galdetu diotenean.
Rubalcabak adierazi du ez duela hitz egiten ETAren agiriei buruz, baina bere misioak haren ekintzak "galaraztea" eta indarkeria uztea lortzea direla gaineratu du.
Herrerak eta Rubalcabak gogorarazi dituzte duela urtebete inguru Burgosen eta Mallorcan izan ziren atentatuak (azken horretan bi guardia zibil hil ziren), eta Institutu Armatuak "kolpe bortitza" jaso zuela esan dute.
Barne ministroaren esanetan, "urtebete pasatu da eta ez dute lortu bonba gehiago jartzea", baina horrek ez du esan nahi egoerak hala jarraituko duela.