Itxi

Politika

Venezuela

Ikerketa bat martxan jartzea eskatu du Cubillasek

Erredakzioa

"Beldurrik ez" duela adierazi du ETAko ustezko kideak fiskalaren aurrean, eta ikerketari laguntzeko borondatea azaldu du.

Arturo Cubillas ETAko ustezko kideak bere buruari ikerketa bat zabaltzeko eskatu dio gaur Venezuelako Fiskaltzari, bere abokatuak baieztatu duenez. Espainiako Justiziaren arabera, ETAko ustezko bi kide trebatu zituen Cubillasek Venezuelan.

"Beldurrik ez" duela adierazi du Cubillasek fiskalaren aurrean, eta ikerketari laguntzeko borondatea azaldu du, Marino Alvarado abokatuak baieztatu duenez. Orlando Padron fiskalak hartu ditu Venezuelako Fiskaltzan.