Politika
Kale-indarkeria
Molotov koktel bat jaurti dute kutxazain baten aurka Errenterian
Erredakzioa
Aurpegia estalirik zeraman lagun batek Viteri kaleko kutxazain baten kontra lehergailu bat bota du. Hiru lagun barruan ziren erasoaren unean, baina ez dira zauritu.
Iturri berdinaren arabera, aurpegia estalirik zeraman lagun batek Viteri kaleko kutxazain baten kontra lehergailu bat bota du 18:30ean.
Erasoa gertatu denean hiru lagun ziren sukurtsalean, baina ez dira zauritu.
Molotov koktelak piztutako sugarrak berez itzali dira minutu gutxitan, baina kutxazain automatikoa belztu dute.

