Itxi

Politika

Generalitat-eko Presidentetza

Montilla azkenengoz aurkeztuko da Generalitateko hauteskundeetara

Erredakzioa

Hurrengoa bigarrena eta azkenengoa izango da Kataluniako presidente eta PSCren liderrarentzat.

Jose Montilla presidente kataluniarra eta PSCren presidentea bigarrenez eta azkenengoz aurkeztuko da Generalitateko Presidentetzarako hauteskundeetara.

Horrela aurreratu du Primera Plana foroan egindako hitzaldian; bertan ziurtatu du bere bigarren legealdian buru izaten jarraitzea duela helburu "egiteke dagoena eta Kataluniari komeni zaiona egiteko".

"Eta orain bakarrik, makulurik barik", agintari kataluniarraren esanetan, hirukoa egin nahi ez duela berretsiz.