Politika
Alderdi berriaren aurkezpena
PP: 'Batasunak ekitaldian dioena koarentenan jarri behar da'
Erredakzioa
"Hau bukatzeko gogo gehien daukagunak gara eta ez dugu nahi inork hori izorratzea; Lokarri, Lokarritasuna, EA edo edonola deitzen dela ere", azpimarratu du Basagoitik.
Basagoiti PPko Belaunaldi Berriekin izan da Bilbon. "Hau bukatzeko gogo gehien daukagunak gara eta ez dugu nahi inork hori izorratzea; Lokarri, Lokarritasuna, EA edo edonola deitzen dela ere", azpimarratu du Basagoitik.
Hori horrela, "zentzuz" jokatzea eta inork ezker abertzalea ez "berpiztea" eskatu du.
PPko buruaren ustez, ezker abertzaleak udal hauteskundeetan sartzeko "antsietate" handia du, maiatzekoetan parte hartzen ez baldin badu, ia haien amaiera izango delako.

