Politika
Akordioa Legebiltzarrean
Frankismoaren ikurrak eraikin eta kaleetatik kenduko dituzte Euskadin
Erredakzioa
Aipatutako ikurrak euren kaleetatik eta eraikinetatik kentzeari uko egiten dieten herritarrek "zigorra" jasoko dute.
Frankismoaren ikurrak Euskadiko esparru eta eraikin publikoetatik kentzea aho batez onartu dute euskal alderdiek Legebiltzarrean.
Erabakiak bi gauza eskatzen dizkio Eusko Jaurlaritzari: ikurren katalogo bat egitea eta horiek desagertarazteko lanen zati bat ordaitzea.
EAJk, PSEk eta Aralarrek Frankismoko ikurren inguruko testua adostea lortu dute eta testu horrek PP, EA, EB eta UPyDren babesa jaso du.
Legebiltzarrak, gainera, PSEko gobernuak eta Eudelek batzorde teknikoa osatzea eskatu du. Batzorde horrek gastuak kalkulatu eta ikurrak kentzeko plana zehaztu beharko du bai udalen eta bai gobernuaren parte-hartzearekin.
Adostutako erabakiaren azken puntuan agertzen denez, euren eraikin eta kaleetatik kentzeari uko egiten dieten herritarrek "zigorra" jasoko dute.

