Politika -

Zornotzan

Gatza ETAko presoaren aldeko omenaldiak debekatzeko eskatu du PPk

Legeak ezarritako "tresna guztiak" erabiltzeko eskatu dio Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak Herrizaingo Sailari "Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren zain" egon gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Sagardui Gatza, espetxean denbora gehien egin duen ETAko presoaren alde Zornotzan deituta dauden omenaldiak debekatzeko eskatu dio PPk Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.

Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak Rodolfo Ares sailburuari Legeak ezarritako "tresna guztiak" erabiltzeko eskatu dio omenaldia eta manifestazioa debekatzeko "Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren zain egon gabe". "Erakundeek, kasu honetan Eusko Jaurlaritzak, biktimen babeserako eta ETAren zigorgabetasunaren aurka dituen Zuzenbidezko Estatuak dituen tresna guztiak ezartzeko gai izan behar du", adierazi du Urquijok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea