Politika -

Elkarrizketa ETB-2n

Aralar: 'Gure hipotesi bakarra Bildu hauteskundeetan izango dela da'

Bestalde, Jon Abrilek aitortu du "harritu" egin dela lehendakariak EA eta Alternatiba defendatu dituela ikusita, baina "PPtik aldentzeko" saiakera izan litekeela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak adierazi du bere alderdiaren "hipotesi bakarra" Bilduk hauteskundeetan parte hartuko duela dela.

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean, Abrilek berretsi du "benetako arazoa" alderdien legea dela. Bere ustez, "goitik behera" aldatu beharra dago, "edozeinek hauteskundeetan parte hartu ahal izatea eta hainbat alderdiren artean hautatu ahal izatea oinarrizko eskubidea baita".

Atzo Patxi Lopez lehendakariak EA eta Alternatiba defendatu egin zituela eta, buruzagi abertzaleak esan du "harritu" egin dela haren adierazpenekin, "Alderdi Sozialistako buruzagi garrantzitsua" baita.

Halaber, adierazpen horiek "EAEko PPtik aldentzeko" saiakera izan litekeela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea