Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Bilduren zerrendak aurkaratzea ez da "batere egokia", Elorzaren ustez
Gainera, Donostiako alkatearen esanetan, alderdia baliogabetzea "astakeria liztateke, ikuspuntu demokratikoaren aldetik".
Erredakzioa
Odon Elorza (PSE) Donostiako alkatearen ustez, Estatuaren Abokatutzak Bilduren hautagaitzak aurkaratzea ez zen "beharrezkoa ez egokia".
Halaber, esan duenez, alderdia baliogabetzea "astakeria liztateke, ikuspuntu demokratikoaren aldetik". Gainera, Auzitegi Gorenak koalizioaren alegazioak ezeztatzen baditu "egoera zail, arraro, bitxi eta kaltegarria" aurrikusi du Elorzak.
Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean Elorzak ziur agertu da hauteskundeetan Bildu gabe egoteak Euskadiko bake prosezua kaltetuko lukeela. "Bilduren parte hartzearen kontrako erabakiren bat hartzen badute epaileek, ez dut ezta pentsatu egin nahi ere sortuko litzatekeen egoera zail, arraro, bitxi eta kaltegarrian", esan du.