X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Erreakzioak
Aralar: 'Bultzada politikoak eraginda hartu du Gorenak bere erabakia'
Aralarrek nabarmendu duenez, erabaki honen funtsean Alderdien Legea dago, "eta lege hau bertan behera uztea eskatzen dugu, beste behin".
Redacción
Aralarrek bere "erabateko desadostasuna" adierazi du gaur, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzeko hartu duen erabakiarekin. "Gorenak lapurtu egin die herritarrei, euren boto aukera askatasunez aukeratzeko eskubidea", salatu du Aralarrek.
Ohar batean , Aintzane Ezenarroren alderdiak "oinarrizko eskubideen urraketa" salatu du, "hauteskundeetan parte hartu eta aukera politiko guztiek aurkezteko duten eskubidea ez baitago bermatua".
Aralarrek nabarmendu duenez, erabaki honen funtsean Alderdien Legea dago, "eta lege hau bertan behera uztea eskatzen dugu, beste behin".
"Espainiako Gobernuak zerrenden inpugnazioari bide emanez hartutako jarrera eta erabakia zein auzitegien erabakiak deitoratzen ditu. Ebazpenak ez duela inolako funtsa juridikorik, eta bultzada politikoak eraginda hatutako erabakia dela salatu nahi dugu", nabarmendu dute.