X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Erreakzioak

Alternatiba: 'Poliziak eta eskuindarrek ez dute aldaketa geldituko'

Oskar Matuteren alderdiaren iritziz, "asmatutako konspirazioak inposatzen dituzte", argudio juridiko eta legalen "gainetik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu koalizioa maiatzeko hauteskundeetan egotea debekatzen duen Gorenaren erabakia gogor kritikatu du Alternatibak. Koordinakunde Nazionaleko bederatzi kideek "irmo errefusatu" dute Gorenaren epaia, "milaka eta milaka herritar bozetan hautatuak izateko eta hautatzeko aukerarik gabe utziko dituelako".

Alternatibaren ustez, erabaki "erabat politikoa" da Gorenak hartutakoa, "oinarri juridikorik gabekoa".

"Poliziak eta epaileak dira agenda politikoa ezartzen dutenak; hauek PSOE, PSE eta PP alderdien interesen arabera erabiltzen dituzte", esan du Alternatibak.

Oskar Matuteren alderdiaren iritziz, "asmatutako konspirazioak inposatzen dituzte", argudio juridiko eta legalen "gainetik".

"Gerta daitekeena gertatuta ere, ez poliziak, ez justiziak ezta alderdi eskuindarrek ere ezinezkoa izango dute Euskal Herrian sortutako aldaketarako uholdea gelditzea", bukatu du Alternatibak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea