X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde kanpaina

Pistola bat lapurtu dute PPren hauteskunde furgoneta batetik

Arma PPko zinegotzi ohi batena da. Furgoneta barruan hauteskundeetarako propaganda zegoen eta zinegotzia poltsa eta pistola falta zituela ohartu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezezagun batek edo batzuek Ppren zinegotzi ohia baten pistola lapurtu dute Gasteizen, alderdia kanpaina egiteko erabiltzen ari den furgonetatik, Poliziak Efe albiste agentziari aditzera emandakoaren arabera.

Lapurtutako arma glock 26 B izeneko pistola da.

Lapurreta 17:00ak aldera izan da, Arabako hiriburuko Arriaga parketik gertu. PPk hauteskunde kanpainako festa bat egin du bertan.

Furgoneta barruan hauteskundeetarako propaganda zegoen eta zinegotzia poltsa eta pistola falta zituela ohartu da.

PPko iturriek azaldu dutenez, zinegotzi ohiak pistola zeraman duela hilabete batzuk bizkartzainak erretiratu zizkiotenetik. Egoera ikusita, Barne Ministerioak arma bat eramateko aukera eman zion eta PPko kideak eskaintza onartu egin zuen.

Pistolaren jabeak gertatutakoaren berri eman dio Ertzaintzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea