Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Abenduak 18

EITB Maratoiak ostegun honetan du egun handia, zahartze osasuntsuaren ikerketaren aldeko diru-bilketarekin

EITB

Hemen dugu dohaintzak eta ekarpenak jasotzeko hitzordu erraldoia. 09:00etan hasiko ohi bezala, eta 150 aurpegi ezagunetik gora hartuko dituzte bertan. EITBko hedabideek jarraipen zabala egingo dute.

  • EITB Maratoia

    EITB Maratoia

2025ko EITB Maratoiak egun handia biziko du ostegun honetan, abenduak 18, Bizi bedi bizipoza! lelopean. Urtero bezala, egun berezia izango da, eta bertan bildutakoa* zahartze osasuntsua ikertzera bideratuko da. Asko dira ekarpenak egiteko moduak, eta denak daude jada martxan: Banku-transferentzia bidez (Caixabank ES04 2100 8686 8102 0004 5619, Laboral Kutxa ES56 3035 0450 15 4500005802 eta Kutxabank ES86 2095 0611 00 9120154296 kontuetan), BIZUM bitartez (dohaintza solidarioa: 33478) eta EITB Maratoiaren webgunean online dohaintza eginda. Ohi bezala, ekarpenak egiteko doako telefono zenbakia ere badago: 900840750. Ostegunean, EITB Maratoiaren egun handian, 09:00etan zabalduko dira lineak, eta gaua bukatu arte martxan egongo dira. Ondoren ere egongo da telefono bidez ekarpenak egiteko aukera: abenduaren 19an eta 20an, 11:00etatik 22:00etara.

Osteguneko jardunaldi solidario hau 09:00etan hasiko da, EITBren Bilboko egoitzako dei-gunean. Ohi bezala, egunean zehar kultura, kirola, telebista eta bestelako esparrutako 150 aurpegi ezagunetik gora batuko dira telefono deiak hartzera, tartean erakundeetako ordezkariak ere. EITBko hedabideek jarraipen zabala egingo dute, zuzeneko konexioekin; eta gauean saio bereziak eskainiko dira.  ETB1en ''Biba Zuek'' berezia izango dugu 22:15ean, zuzenean, EITBren Miramongo egoitzatik, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztuta. ETB2n ''Tal Para Cual'' berezia, 22:15etik aurrera, Anne Igartiburuk aurkeztuta. Gonbidatuak ere, bereziak, nola ez: Javi Sierra, aitarekin; Valeria Ros, amarekin; eta Ahikar Azcona, aitak lagunduta hau ere.

14 orduko dantza maratoia

Urtero bezala, emozioz betetako jardunaldia izango da; eta aurtengoa, gainera, are biziagoa: EITB Maratoiak 14 orduko etenik gabeko dantza-maratoia egingo baitu lau hiriburutan. Adituek azpimarratzen dutenez, dantza oso jarduera eraginkorra da zahartze osasuntsu bat lantzeko; eta, horregatik, jendeari irekitako dantza topaketak antolatu ditu EITB Maratoiak egun osoan zehar. Hala, pertsona anonimoek dantzaleku bihurtuko dituzte gure eguneroko ohiko espazioak.  09:00etatik 12:00etara Iruñean hasiko da dantza maratoia, autobus geltoki berrian; ondoren, 12:00etatik aurrera, Gasteizko Boulevard merkataritza gunean izango da hitzordua, lau orduko dantzaldiarekin. Donostiak hartuko du lekukoa, 16:00etatik 20:00etara, Garberan. Eta, azkenik, dantza-maratoia Bilbora iritsiko da, San Mameseko geltokira. Bertan 20:00etatik 23:00etara dantzatu ahalko dugu. Dantza estilo ezberdinen erakustaldiak egongo dira eta, denen gainetik, alaitasuna eta umore ona, dantzak gure osasunarentzat dituen onurak agerian uzteko. Hori guztia streaming bidez eskainiko da EITBren YouTube kanalean, eta egunean zehar EITBko hedabideetako programa eta albistegiek zuzeneko konexioak egingo dituzte.

Hori guztia, ondo bizitako bizialdi luze baten alde. Izan ere, kontua da, ez bakarrik urte gehiago bizitzea, baita urte horiek hobeto bizitzea ere. Beraz, modu osasungarrian zahartzea desafioetako bat dugu gizarte eta osasun mailan; eta, horretarako, ezinbestekoa da zahartzaroaren alorrean ikertzen jarraitzea. Gizartearen transformazioa helburuetako bat izanik, EITBk gu guztion laguntza lortu nahi du, belaunaldiak batu nahi dituen ekimen honetan.

Mugi gaitezen prebentzioaren eta ikerketaren alde, zahartze aktibo eta osasuntsu baten alde

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea