cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

12:57

EiTB MARATOIA

Ekitaldi deigarria

Anima zaitez EiTB Maratoiko giza erlojuetan parte hartzera!

A.A. | EiTB

Abenduaren 15ean Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian osatuko diren giza erlojuetan parte hartzeko deia egin die EiTBk herritarrei.

  • Aurtengo kapainaren leloa

    Aurtengo kapainaren leloa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Datorren abenduaren 15ean EiTB Maratoiaren eguna izango da, gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako dirua biltzeko asmoz. Aurtengo elkartasun kanpainaren alde ekitaldi deigarria egingo du EiTBk Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian, giza erloju bana osatuz. Lerro hauen bitartez, ekitaldi hauetan parte hartzeko deia egin nahi diegu herritarrei.

Segundo oro bizitza da/ da aurtengo EiTB Maratoiaren leloa. Izan ere, denbora da gaixotasun neurodegeneratiboek komunean dutena: gaitz guztiek aurrera nola egiten duten denborak seinalatzen du.

Honenbestez, denboraren garrantzia azpimarratzeko, lau giza erloju osatuko dira abenduaren 15ean Bilbo Plaza Barrian (09:00), Iruñeko Gaztelu Plazan (14:30), Gasteizko Plazan Berrian (17:30) eta Donostiako Konstituzio Plazan (20:30).

Animatu eta parte hartu EiTB Maratoiko giza erlojuan!

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.