Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

"El Conquistador del Caribe" astelehen gaueko liderra izan zen, Marcelak irabazitako final ikusgarri batekin

EITB

200.000 lagunek baino gehiagok egin zuten bat ETB2rekin lehia historiko hau jarraitzeko. Eguneko katerik ikusiena izan zen, eta beren ordu tarteetan gailendu ziren albistegi eta kirol tarte guztiak.

  • Marcela

    Marcela

Atzokoa San Joan gau berezia izan zen, "El Conquistador del Caribe" saioaren final historiko batekin: lehen aldiz hiru emakume lehiatu ziren finalean, eta audientzia datu bikainekin bukatu da aurtengo abentura ere: gaueko liderra izan zen, % 22ko audientzia zatiarekin. 200.000 ikus-entzulek baino gehiagok bat egin zuten ETB2rekin edizio honetako azken proba ikusgarria jarraitzeko. Besteak beste, inoiz ikusitako goranzko tirolina luzeena izan genuen atzokoan.

Lehia horretan Marcela izan zen garaile, Ari eta Carra lehiakideei irabazi ostean. Edizio honek, gainera, sorpresak utzi dizkigu azken egunean ere: programan lehen aldiz hiru sari banatu zituzten: Marcelak  jaso zuen 20.000 euroko txekea; baina Arik eta Carrak ere 10.000 eta 5.000 euro jaso zituzten, hurrenez hurren. Asteazken honetan jakingo dugu nor den aurtengo Publikoaren Faboritoa.

c

"El Conquistador del Caribe" saioaren audientzia-arrakasta ez zen izan eguneko bakarra. Izan ere, datu ikusgarriak lortu zituen atzokoan ETB2k, eta eguneko katerik ikusiena izan zen, % 12,5arekin. Bi albistegiak, kirol tarteak eta "Eguraldia" liderrak izan ziren, eta "Teleberri 1" eguneko saiorik ikusiena (% 24,2ko audientzia zatia eta 174.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan). "Esto No Es Normal" lehiaketa ere bikain aritu zen: % 12,8ko audientzia zatia eskuratu eta liderra izan zen bere ordu tartean.