EITB TALDEA
Estreinaldia
"Poesia Ttanttak" podcasta estreinatu du GUAU plataformak
Udan zehar, zortzi euskal poetek beraien lanen aukeraketa bat eskainiko digute, poemei ahotsa jarrita. Asteartero argitaratuko dugu poeta baten lana. Gaurkoan, Miren Agur Meaberen poema ttanttak ditugu entzungai!
-
Poesia ttanttak podcastaren irudia
"Poesia Ttanttak" podcasta estreinatu du GUAU plataformak. Bertan, zortzi euskal poeten antologiak eskainiko dizkigute udan zehar. Egileek euren poesia-lanen artetik egindako aukeraketa eskainiko dute, poemei ahotsa jarrita. Asteartero sareratuko da poeta baten lana.
GUAU plataformarekin batera abiatu zen poesia audioliburu sail hau Kirmen Uriberen "Nire ametsetan hogei urte duzu beti" poesia liburuarekin. Uriberekin batera, Miren Agur Meabe, Julen Apella, Itxaro Borda, Juan Kruz Igerabide, Itziar Ugarte, Iñigo Astiz, Leire Bilbao eta Harkaitz Cano entzungo ditugu.
Entzugai duzu, hemen, Miren Agur Meaberen antologia!

