Itxi

EITB TALDEA

Jaiak

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan murgilduko da EITB

EITB Media

Urteroko hitzorduak izango ditugu ETBn: Zeledonen jaitsiera eta igoera, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, txistulari kontzertua eta pilota torneoa. Horrekin batera, Bulegoren eta Zea Maysen kontzertuak jai egitarauan, Gaztearen eskutik, eta programazio berezia, Radio Vitorian.

  • Zeledonen jaitsiera, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

    Zeledonen jaitsiera, zuzenean, ETB2n eta eitb.eus-en

Abuztuaren 4tik 9ra ospatuko diren Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek tarte zabala izango dute EITBren hedabideetan. Zeledonen jaitsieraren emanaldia izan dugu abiapuntu, astelehen arratsaldean. Amaiur Elizarik egin du kontakizuna, Josune Velez de Mendizabal lagun duela, 17:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en. Erreportari lanetan, Leire Barriocanal eta Iñigo Ciganda aritu dira. 

EITBk zuzenean emango ditu, halaber, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera (ostegunean, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en), Ilaski Serranoren eta Ane Pedruzoren kontakizunarekin, eta Zeledonen igoera (larunbatean, 00:40ean, ETB1en eta eitb.eus-en), Joseba Olagarai eta Ane Pedruzo esatari direla. Egun horretan bertan izango da urteroko txistulari kontzertua "Oholtzan" saioan, 21:10ean. Bestalde, "Quédate" saioa Gasteiztik egingo dute abuztuaren 4, 5 eta 6an.

Programazio berezia osatuko dute Andre Mari Zuriaren Pilota Torneoaren finalaurrekoak (asteazken arratsaldean) eta finalak (ostiral gauean).   

Halaber, Gaztearen babesa izango dute jai egitarauaren barruan, Foruen plazan, Bulego (hilaren 4an) eta Zea Mays taldeek (hilaren 8an) egingo dituzten kontzertuek. 

Bestalde, Gasteizko jaiak galdu ezinezko hitzordua da Radio Vitoriarentzat, eta programazio berezia prestatu du. Zeledonen jaitsiera izango dute abiapuntu astelehen arratsaldean, Pilar Ruiz de Larreak gidatuko duen "Kaixo Celedon" saio berezian (17:00-22:00). Ondoren, Farolen Prozesioa emango dute. 

Asteartetik ostegunera, irratsaio bereziak egingo dituzte hiriko erdigunetik, Isabel Irigoienek aurkeztuta, goizean goiz hasi eta iluntzera bitartean antolatutako ekitaldi nagusien zuzeneko kontakizuna egin eta jai giroaren berri emateko. Ostiralean eta larunbatean ere tarte nabarmena izango dute festek programazioan, eta jaien amaiera-ekitaldia zuzenean emango dute larunbat gauean, Unai Ugarteren kontakizunarekin. 

Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerdia (astearte arratsaldean) eta finala (ostiral gauean) entzungai izango da Radio Vitorian, eta, horrez gainera, blusen eta nesken koadrilek antolatutako ekitaldi askoren laguntzaile izango da.