Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

Jesus Guridiren "Amaya" operaren kontzertua babestuko du EITBk Musika Hamabostaldian

EITB Media

Euskadiko Orkestrak eta Easo abesbatzak interpretatuko dute larunbat honetan (abuztuak 9), 20:00etan, Kursaal Jauregian.

  • Irudian agertzen den Euskadiko Orkestrarekin batera Easo abesbatza arituko da

    Irudian agertzen den Euskadiko Orkestrarekin batera Easo abesbatza arituko da

Musika Hamabostaldiaren historian mugarri izango da "Amaya" euskarazko operaren emanaldia. Izan ere, Jesus Guridi musikagile emankorraren obrarik garrantzitsuena ez da inoiz interpretatu bertan. Abuztuaren 9an Kursaal auditorioan oholtzaratuko dute kontzertu formatuan Euskadiko Orkestrak eta Easo Abesbatzak, Diego Martin-Etxebarriaren zuzendaritzapean, bakarlari hauekin: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería eta José Manuel Díaz. 

Bestalde, abuztuaren 1etik 29ra egingo den Musika Hamabostaldiko kontzertuei zabalkundea egiten ari dira EITBko hedabideak, bi erakundeen arteko elkarlan akordioaren barruan.