EITB TALDEA
Jaiak
Faltzesko entzierroen emozio guztia zuzenean, EITBn, abuztuaren 17tik 24ra
EITB Media
08:30etatik 09:45etara saio berezia gidatuko du Amaiur Elizarik. Bertan gonbidatuak hartuko dituzte egunero eta erreportajeak eskainiko dituzte Anabel Arraizaren eta Iñaki Aincibururen eskutik.
-
2024ko Faltzesko entzierroen emanaldiko irudia
Iazko arrakastaren ondoren, Nafarroako Faltzes herriko entzierro entzutetsuak EITBn zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu berriz ere. Amaiur Elizari aurkezle nafarrak gidatutako saio berezia izango dugu ikusgai abuztuaren 17tik 24ra bitartean ETB2n eta eitb.eus-en. 08:30ean hasi eta 09:45era bitartean, entzierroaren emanaldiaz gainera, adituen iritziak bilduko dituzte eta bestelako gonbidatuak hartuko dituzte. Horrez gainera, bi erreportari izango dituzte, Anabel Arraiza eta Iñaki Ainciburu, goizero jaietan izango den giroa biltzeko.
Urtero ehunka lagun biltzen da Faltzesko jaietan Piloneko entzierroak ikustera. Faltzesen egiten duten 800 metroko lasterketa bitxia dira, eta aldapan beherako ibilbide estu eta malkartsuan egiten da. Alde batean, mendiko horma dago, eta, bestean, sakana.

