EITB TALDEA
MIPCOM azoka
EITB, euskal ikus-entzunezkoen aterki Cannesen
Aurten ere, Basque.Audiovisual standa jarriko du EITBk MIPCOMen, eta aukera emango die euskal ekoiztetxeei kontaktuak landu eta negozio-aukera berriak aztertzeko. Euskal ikus-entzunezkoen nazioartera zabaltzearen aldeko apustua sendotzen jarraitzen du EITBk.
EITBk euskal talentua eta ikus-entzunezko edukiak nazioartean sustatzearen alde egiten jarraitzen du. MIPCOM 2025, ikus-entzunezko edukien munduko azokarik garrantzitsuena, urriaren 13tik 16ra egingo dute, Cannesen. EITBren eta euskal ekoiztetxeen ordezkaritza zabala izango da, eta aurreko urteetan bezala, EITBk Basque.Audiovisual gunea jarriko du, euskal stand partekatua. Horrekin, aukera eman nahi die euskal produkzio-etxeei mundu osoko profesionalekin harremanak eta aliantzak ezarri eta negozio-aukera berriak aztertzeko. Abagune paregabea izango da euskal ikus-entzunezkoen ekoizpenaren kalitatea eta aniztasuna ezagutarazteko.
Azokak 110 herrialdetako baino gehiagoko profesionalak bilduko ditu. Iaz 13.800 bisitari izan zituen, 3.000tik gora erosle, ekoizle, banatzaile, OTT plataforma eta broadcasterrak barne. Urtero, Cannesen aurkezten dituzte azken ekoizpenak eta bertan ezartzen da ikus-entzunezkoen agenda etorkizunari begira.
Euskal ikus-entzunezkoen nazioartean zabaltzearen aldeko apustua sendotzen jarraitzen du EITBk.

