Itxi

EITB TALDEA

Zinema

EITBren parte-hartzea duten 'Gaua' eta 'Decorado' filmak, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean

EITB

Paul Urkijoren lanaren estreinaldia izango da Euskal Herrian, Kursaal jauregiko irekiera-ekitaldian. Itxiera-galan, berriz, EITBk babestutako euskal film labur onenaren saria emango du Iraide Muga PRIMERANen arduradunak.

  • Paul Urkijo. "Gaua" filma

    Paul Urkijo. "Gaua" filma

Urteko fantasiazko film onenen topagune izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean egongo da EITB, urriaren 31tik azaroaren 7ra bitartean antolatutako ekimenak sustatzeko, eta horietako batzuetan parte hartuko du.

Elkarlan-bide hori dela medio, EITBren partaidetza duten bi ekoizpen proiektatuko dira zinema jaialdiaren barruan. Batetik, Paul Urkijoren Gaua izango da ikusgai irekiera ekitaldian, urriaren 31n, Donostiako Kursaalen. Sitgeseko aurkezpen arrakastatsuaren ostean, Euskal Herrian estreinatuko da gasteiztar zinemagilearen lana eta azaroaren 14an iritsiko da zinema-aretoetara. Bestetik, Alberto Vazquezek zuzendutako Decorado animazioko filma emango da azaroaren 5ean, Antzoki Zaharrean.

Horrekin batera, EITBren babesa izango du azaroaren 4an Victoria Eugenia Antzokian egingo den euskal film laburren maratoiak. Zazpi lan aurkeztuko dira bertan eta horietako batek EITB Saria irabaziko du. Maria Barasagoiti EITBren Antena Eskubideen eta Koprodukzioen arduradunak eta Iraide Muga PRIMERANen arduradunak osatu dute epaimahaia, eta azaroaren 7ko Antzoki Zaharreko itxiera galan emango du golardoa Mugak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea