EITB TALDEA
EITB Taldea
Euskal Selekzioa-Palestina neurketak oihartzun arrakastatsua izan du EITBn
EITB
EITBk, jendartearentzat garrantzisuak diren ikuskizun eta gertakizunetan egon, babestu eta hurbiltzeko ahalegina egin du beste behin.
-
Euskal Selekzioa-Palestina partida
Elkartasunaren eta bakearen aldeko Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko lagunarteko partidak, San Mames betetzeaz gainera erantzun zabala izan du telebistako emanaldian ere. Gaueko 20:30ean hasitako ikuskizun handia lider izan zen Euskadin, orotara 322.000eko audientzia metatua eskuratuz, Euskadin, Nafarroan eta eragin esparruan. Euskadin, %21,1eko audientzia izan du, eta %25,6eko audientzia-zatia neurketaren ondorengo saioak. Halaber, ETB1en eguneko audientzia, orotara, %7,1ekoa izan zen.
Garena batzen gaituena leloari jarraituz, EITBk, jendartearentzat garrantzisuak diren ikuskizun eta gertakizunetan egon, babestu eta hurbiltzeko ahalegina egin du.
EITBk jarraipen zabala egin dio larunbat honetan, jokatutako futbol partidari. ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian eskaini da ikuskizun historikoa.

